Zumaiako merkatarien ginkana antolatu du Gertu elkarteak

Juan Luis Romatet 2021ko urr. 6a, 19:00

Zumaiako Merkatarien Ginkana izeneko kanpaina jarri du martxan Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak. Gaur hasi eta urriaren 23ra arte izango da martxan. 

Bezeroei, elkarteko kide diren dendetan erosketak burutzerakoan esku-orri bat emango zaie. Esku-orri bakoitza elkarteko lau saltoki ezberdinetako zigiluekin bete beharko da. 150 euroko sei erosketa bonoren zozketan sartuko dira behar bezala betetako orriak. Kanpainan parte hartzeko ez da erosketa kopuru minimorik egin beharko.

Betetako esku orriak turismo bulegoan edo Alondegiko sarreran kokatuta egongo diren kaxetan bota beharko dira.  Urriaren 24an, 20:00tan jasoko dira kaxak. Zozketa hurrengo astean egingo da.