1970ean jaiotakoek bazkaria egingo dute urrian

Baleike 2021ko urr. 6a, 14:00

Iaz ezin izan zuten 50 urteak behar bezala ospatu, baina urtebeteko atzerapenarekin bada ere, aurten izango dute aukera. 1970ean jaiotakoek urriaren 30ean izango dute lagunarteko bazkaria.

Zelai hotelean egingo dute bazkaria, urriaren 30ean, 14:30etik aurrera. Txikiteoa 13:00etan hasiko dute Goikon. Bazkaria, dantza saioa eta sorpresa gehiago izango dituzte iragarri dute. 

Interesdunek 65 euroko diru sarrera egin beharko dute Rural Kutxako ES0730080172O34530930926 kontuan. Sarrerak egiteko azken eguna urriaren 23a izango da.