Musikal onenaren Max Saria irabazi du Inazio Tolosa aktore duen 'Kutsidazu Bidea Ixabel Musikala'-k

Juan Luis Romatet 2021ko urr. 5a, 14:34

Arte Eszenikoen Max Sariak banatuko zituzten atzo Bilbon, Arriaga antzokian. Ikuskizun musikal edo liriko onenaren saria Kutsidazu Bidea Ixabel Musikalak irabazi du. Inazio Tolosa zumaiarra da ikuskizun horretako aktoreetako bat. 

Kutsidazu Bidea Ixabel Musikalarekin batera, Teatro Españolen Con lo bien que estábamos (Ferretería Esteban) eta Por los ojos de Raquel Meller ikuskizunak ziren musikal onenaren sarirako hautagaiak. Epaimahaiaren ustetan, Demode Produkzioakek sortutako lan hau izan da urteko onena. Kontutan hartzekoa de euskarazko ikuskizun batek irabazi duela estatu mailako sari hau. 

Joxean Sagastizabalen liburu batean oinarritzen da, eta musikala izan aurretik film eta antzezlan ere izan zen. Patxi Barcok zuzenduta, Inazio Tolosa zumaiarra da ikuskizuneko aktoreetako bat.

Dantzako kategorian, emakumezko dantzari onenaren sarirako hautagaia zen Lucia Lacarra zumaiarra Fordlandia ikuskizunagatik, baina saria Iratxe Ansa errenteriarrak irabazi du Al desnudo lanarengatik.