Zozkatu ditugu ostiraleko bertso saiorako sarrerak

Baleike 2021ko urr. 4a, 16:29

Bertso saioa izango da datorren ostiralean, hilaren 8an, Zumaiena ikastetxeko aretoan (20:00etatik aurrera). Zumaiako Bertso Eskolak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Ohi bezala, Unai Manterola arituko da gaiak jartzen, eta kantuan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus. 

Bertso Eskolak emandako sarrerak gaur zozkatu ditugu eta saridunak Igone Saizabal Bidasoro eta Antton Peñalba Alberdi. Bertso Eskolako lagunak beraiekin jarriko dira harremanetan sarrerak emateko.

Gogoratu sarrerak salgai daudela 8 euroan turismo bulegoan (10:00-14:00 eta 16:00-18:00) eta Ttakun tabernan (urriaren 4tik aurrera).