Lopez eta Goikoetxea elkarren aurka arituko dira Hondarribiko finalerdietan

Juan Luis Romatet 2021ko urr. 4a, 10:09
Argazkia: Jai Alive

Hondarribiko Grand Slameko ligaxkaren hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen larunbatean Jostaldi frontoian. Finalerdietara sailkatzeko txartelak zeuden jokoan: A multzoa bigarren sailkatuaren bila zebilen, eta dena erabakitzeko zegoen B multzoan.

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Aimarrek osatutako bikotea dagoeneko sailkatuta zegoen finalerdietara ligaxkako bi norgehiagokak irabazi ondoren. Olharan-Del Rio eta Erkiaga-Etcheto bikoteen arteko lehian erabakiko zen zer beste bikotea sailkatzen zen hurrengo fasera. Bigarrenak ziren faboritoak, baina borrokatu behar izan zuten finalerdietara sailkatzeko. Bi setetan irabazi zuten partida: 15-13 eta 15-9.

B multzoan, Beaskoetxea-Zabala eta Hormatxea-Manci lehiatu ziren; lehenek garaipen bat lortu zuten aurreko jardunaldietan, bigarrenek porrot bat; Arbe eta Imanol Lopez, garaipen batekin, partida honen emaitzaren zain zeuden hurrengo fasera pasako ziren edo ez jakiteko. Beaskoetxea-Zabalak 2-0 irabazi zuten (15-12 eta 15-9). Ondorioz, bikote hau pasa da finalerdieta multzoko lehen postuan, eta Arbe-Lopez bigarrenean. 

Datorren larunbatean jokatuko dira Jostaldin Hondarribiko txapelketa finalerdiak, norgehiagoka hauekin: Goikoetxea-Aimar Arbe-Lopezen aurka, eta Beaskoeta-Zabala Erkiaga Etchetoren aurka.