XII. Flysch Traila

Geoffrey Ndungu eta Joyce Njeru garaile maratoi erdian

Onintza Lete Arrieta 2021ko urr. 3a, 10:41
Maratoi erdiko irabazle keniarrak, proba amaitu berritan

Keniarrak nagusitu dira gizonezkoetan zein emakumezkoetan  XII. Flysch Trail mendi lasterketako maratoi erdian. Gizonezkoetan hirugarren Amets Aranberri zestoarra izan da.

Geoffrey Ndunguk 1:36:48 denboran burutu du maratoi erdia, eta 25 segundoko aldea atera dio bigarren gizonezkoari: Sandor Szabo 1:37:13 denborarekin sailkatu da. Hirugarrena Amets Aranberri zestoarra izan da, 1:37:59 denbora eginda.

Emakumezkoetan, Joyce Njeru izan da nagusi 1:41:32 denbora eginda. Aise gailendu da, eta sailkapen orokorrean ere seigarren egin du keniarrak. Bigarren Lucy Wambui izan da, 1:42:15 denbora eginda, 43 segundora. Alice Gaggik itxi du podiuma emakumezkoetan, 1:49:18 denbora eginda. 

Hemen dago sailkapena ikusgai.