XII. Flysch Traila

Zuzenean: XII. Flysch Trail lasterketa

Baleike 2021ko urr. 3a, 07:15

Maratoia 07:30ean hasiko da Eusebio Gurrutxaga plazatik, eta toki beretik abiatuko dira maratoi erdia egingo dutenak, 08:15ean. Flysch Traila zuzenean ikusteko aukera eskaini dute antolatzaileek, streammingez.

Bai maratoia, bai maratoi erdia, biak ala biak Munduko Koparako puntuagarriak izango dira. Bi mendizale ere omenduko ditu lasterketak: Amaia Aranzabal eta Josu Bereziartua Errezilgo bizilagunak. 13:00etan izango da omenaldia, Eusebio Gurrutxaga plazan.

Guztira 700 korrikalarik hartuko dute parte XII. Flysch Trail lasterketan.