Datorren ostiraleko bertso saiorako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2021ko urr. 2a, 09:30

Bertso saio handia izango da datorren ostiralean, urriaren 8an, Zumaiena Ikastetxeko aretoan. 20:00etan hasita, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus izango dira kantuan. Gai-jartzailea Unai Manterola izango da. 

Zumaiako Bertso Eskolak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak astelehen goizean aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!