Forondako ikastaro batzuetan tokia dago oraindik

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 30a, 16:00

Foronda Kultur Etxeak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea itxi da dagoeneko, eta ikastaro askoren kasuan taldeak dagoeneko eratu dira. Kurtso hauek urriaren 13an hasiko dira. 

Udaleko Kultura Sailak azaldu duenez, oraindik ere leku libreak daude ikastaro batzuetan. Haur plastika, Pintura, Qi dong, Tai chi eta Yoga ikastaroetan oraindik badago izena emateko aukera. 

Horretarako, kultur etxera jo daiteke bihartik datorren asteartera bitartean (alondegia@zumaia.eus / 943-86 10 56).