'Losers-Galtzaileak' antzezlanerako sarrera gehiago jarriko dira salgai

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 29a, 16:06

Aforoari lotutako arauak leuntzearekin batera, beste 20 sarrera jarriko ditu eskuragarri Zumaiako Udalak.

Hobekuntza lanak amaituta, etzi, ostiralean, zabalduko ditu ateak Aita Mari zinema aretoak. Losers-Galtzaileak antzezlana izango da areto berrituan emango den lehen lana.

Aurreikusitako sarrera kopurua larunbatean agortu ziren ordu eta erdiko epean. Baina, aforoari lotutako arauak leuntzearekin bat, eta antzezlanarekiko interesa ikusita, Zumaiako Udalak beste 20 sarrera eskuragarri jartzea erabaki du.

Horrenbestez, sarrerak erosi nahi dituztenek e-mail bat bidali beharko dute kultura@zumaia.eus helbidera, irailaren 30eko 12:00ak aurretik (adi irakurri ondorengo oharrak):

  • Mezuan jarri beharreko gaia: LOSERS Antzezlana-sarrerak.
  • Bakoitzak bi sarrera erosi ahalko ditu gehienez
  • Jasotzen diren e-mailen artean zozketa egingo da, eta irabazleek e-mail bat jasoko dute
  • Sarrerak antzokian bertan ordaindu beharko dira ostiralean, 19:00-19:30 bitartean