2022rako ordenantza fiskalak aztertuko dituzte biharko plenoan

Zumaiako Udalaren iraileko ohiko plenoa egingo da bihar, osteguna, 18:00etan. Aztertuko dituzten gaien artean datorren urterako ordenantza fiskalak dira. 

Eguneko aztergaiak hauek dira:

1.- AURREKO BILERETAKO AKTAREN ONARPENA, BIDEZKO BADA. (159. zbkia – 2021.07.29).

2.- OGASUNA.- 

2.1.- UDALAREN 2021EKO 15., 16., eta 17., eta KIROL PATRONATUAREN 7.  ERREPARO ORRIEN ETA HAUEN ALKATE DEKRETUEN ERANTZUNAREN BERRI  EMATEA. 

2.2.- 2021EKO UDALAREN 18., ETA 19. KREDITU ALDAKETEN BERRI EMATEA 2.3.- 2021EKO 2.HIRUHILABETEKO OBBE-REN BERRI EMATEA. 

2.4.- IRIZPENAK: 

2.4.1.- UDALAREN 20., 21., eta 22. KREDITU ALDAKETAK ONARTZEA, BIDEZKO  BADA.-

2.4.2.- 2022. URTERAKO TAXIEN TARIFA ONARTZEA, BIDEZKO BADA

2.4.3.- 2022. EKITALDIRAKO ORDENANTZA FISKALAK ONARTZEA, BIDEZKO
BADA.

3.- LURRALDE ANTOLAMENDUA (Hirigintza, Ingurumena, Zerbitzuak eta  Auzoak).- 

3.1.- IRIZPENAK: 

3.1.1.- ZUMAIAKO SAN TELMO KALEA 3 BIS-eko FATXADA BIRGAITZEKO  OBRARI, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGAN %95EKO  HOBARIA APLIKATZEA ONARTZEA BIDEZKO BADA.- 

3.1.2.- ZUMAIAKO 02 HAko 2.1. EUaren PLAN BEREZIAri, SAN TELMOKO  IGOGAILUA EZARTZEKO BEHIN BETIKO ONARPENA EMATEA, BIDEZKO BADA. 

3.1.3.- ETXEBIZITZETARAKO HIRI-LURZORUAN FINKATUTAKO EREMU JAKIN  BATZUETAN DAUDEN ARETOEN ERABILERA HIRUGARREN SEKTOREKOA IZATETIK  ETXEBIZITZETARAKOA IZATERA ALDATZEKO JARDUERAK ARAUTZEN DITUEN  ORDENANTZAREN BIGARREN ALDAKETARI HASIERAKO ONARPENA EMATEA,  BIDEZKO BADA. 

3.1.4.- ZUMAIAKO UDALERRIKO “INTERES KULTURALA” ETA “NATURA  INTERESA” DUTEN ONDARE ERAIKIAREN KATALOGOAren ALDAKETARI BEHIN BETIKO ONESPENA EMATEA, BIDEZKO BADA. 

4.- ESKARI – GALDERAK