Pilota txapelketa herrikoietako partidak jokatuko dira aste honetan ere

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 27a, 14:55

Eskuzko eta palazko txapelketa herrikoiek ez dute atsedenik hartzen. Aste honetan ere partidak jokatuko dira Odietan (Sagarbideko frontoian eguraldi txarrarekin).

Eskuzko txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen pasa den ostiralean Odieta frontoian. Emaitza hauek izan ziren jokatutako hiru norgehiagoketan.

  • Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga, 14 – Aitzol Oliden-Peio Etxabe, 22
  • Imanol Oiarzabal-Kimetz Etxabe, 22 – Eneko Urbieta-Unai Beristain, 13
  • Roman Juaristi-Joseba Eizmendi, 15 – Josu Salegi-Aitor Aizpurua, 22

Ostiralean, 17:30ean hasita, laugarren jardunaldia jokatuko dute, hiru partida hauekin:

  • Ander Odriozola-Joseba Martija / Eneko Urbieta-Unai Beristain
  • Roman Juaristi-Joseba Eizmendi / Aitzol Oliden-Peio Etxabe
  • Josu Salegi-Aitor Aizpurua / Imanol Oiarzabal-Kimetz Etxabe

Palako txapelketan, aldiz, honako emaitzak izan ziren pasa den astean jokatutako partidetan:

  • Zendoia-Oskarbi, 22 – Martinez-Joko, 16
  • Salegi-Buru, 22 – Ramon-Paxa, 13
  • Zuazobide-Carballo, 16 – Segurola I-segurola II, 22
  • Txoko-Mañu, 19 – Iribar-Alberdi, 22
  • Larra-Izarra, 22 – Larrañaga-Calderon, 8

Aste honetan partida hauek jokatuko dira, 18:00etatik aurrera:

Astelehena, 27

  • Larra-Izarra / Txoko-Mañu

Asteazkena, 29

  • Ramon-Paxa / Iribar-Alberdi
  • Calderon-Larrañaga / Salegi-Aizpurua

Osteguna, 30 

  • Segurola-Segurola ll / Ulazia-Ruiz
  • Gorostola-Gorostola ll / Zendoia-Oskarbi