Julen Mateos, txapeldunorde izateko bidean

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 27a, 11:31

Julen Mateos moto gidari gaztea hirugarren postuan sailkatu da asteburu honetan Castroponceko zirkuituan (Leon, Espainia) korritutako moto lasterketan. 

Gaztela eta Leongo txapelketa ari da jokatzen zumaiar gaztea, eta lortutako emaitzak onak izan dira. Txapelketako azken-aurreko lasterketa izan da aurreko asteburuan jokatutakoa, eta lortutako hirugarren postuari esker, minimotard 85 kategoriako txapeldunorde izatea du helburua. Urriaren 10ean izango du azkeneko lasterketa.