Xabier Aranzabal Agirre xakelaria zortzigarren postuan sailkatu da partida azkarren Gipuzkoako txapelketa nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2021ko ira. 26a, 17:41

Kbi taldeko hiru kidek parte hartu zuten larunbatean jokatutako txapelketan.

Aranzabalek jardun ona egin zuen, lehen partida irabazi baitzuen txapelketan lehen postua lortu zuenaren aurka. Hutsegite txiki batzuen ondorioz, baina, ezin izan zion hasiera handiari eutsi, eta, azkenean, zortzigarren postuarekin konformatu behar izan zuen, 6 puntu lortuta.

Oier Sarasketa Irastortzaren parte-hartzea ere azpimarratzekoa da, 11 urterekin debuta egin baitzuen maila absolutuan; txapelketako jokalaririk gazteena izan zen eta 4 puntu lortu zituen.

Aitor Sarasketa Osa kideak 2 punturekin bukatu zuen txapelketa.

Bestalde, Kbi Xake Klubak gogorarazi nahi dizue umeentzako ikastaroen matrikulak zabalik jarraitzen duela, eta ostiralero lokaleko ateak irekita daudela xakean aritu nahi duen edonorentzat. Informazio gehiago nahi izanez gero, zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera edota 630 93 70 41 WhatsApp zenbakira idatz dezakezue.