Egia argitara ateratzeko eskatuko dute larunbatean Xabier Kalparsororen hilketaren urteurrenean

Baleike 2021ko ira. 23a, 10:55

Xabier Kalparsoro Anuk zumaiarraren heriotzaren 28. urteurrena izango da igandean. 1993an atxilotu zuten eta bertsio ofizialaren arabera, komisariako bigarren pisuko leiho batetik erori zen; bi egun beranduago zendu zen ospitalean.

Larunbatean oroituko dute Zumaian, Egia osoa argitara! lelopean. Ekitaldiaren antolatzaileek azaldu dutenez, "28 urte igaro dira Xabier Kalparsoro erail zutenetik, eta beste hainbeste bahiketa, torturak, erailketa eta indar polizial desberdinen arteko kolaborazioa itzalpera eraman nahi dituen bertsio ofiziala
inposatzen saiatu direnetik. Larunbatean, egia osoa itzaletik argitara ateratzeko garaia dela berretsiko dugu. Alde bakarreko memoriaren eta errelato bakarraren aurrean, memoria osoa aldarrikatuko dugu!".

12:30ean lore eskaintza egingo dute labarretan, eta 19:30erako elkarretaratzera deitu dute Magnolioan.