Janire Gonzalez Etxebarri garaile Euskadiko surf txapelketan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko ira. 20a, 17:15

Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruan jokatu zen Euskadiko surf txapelketa, Bizkaiko uretan.

Euskal Herriko surf txapelketa jokatu zen atzo eta herenegun Sopelan (Bizkaia), Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruan. Emakumezkoetan, Janire Gonzalez Etxabarri zumaiarra izan zen txapeldun, Carmen Garay-ren, bere ahizpa Annette Gonzalez Etxabarriren eta Sara Urrestiren lanak gaindituta.