Neomak taldearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2021ko ira. 20a, 09:49

Neomak taldeak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, hilaren 25ean, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Nahiko gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin eta gerora, Kepa Junkerarekin Sorginak taldean hara-hona ibiliak dira Neomak taldea osatzen duten lagunak. Larunbat honetan Zumaienako agertokira igoko dira.

Hemen hartu daiteke parte zozketan. Irabazleek izenak bihar goizean aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!