Zumaiarren doinuak

Haize Galarragaren doinuak

Erredakzioa 2021ko urr. 27a, 09:00

Asteazkenero zumaiar batek aukeratutako bost abesti jasoko ditugu, eta Haize Galarragaren txanda da orain. Haren bizitzan nolabaiteko esanahia izan duten bost abesti hautatu ditu.

1. Negu Gorriak – Radio Rahim

Negu Gorriaken lehen diskarekin hasi nintzen musika entzuten ikastola garaian. Neurri handi batean musika munduan sartzeko bultzada ere beraiei egotziko nieke. Oso jarraitzaile sutsua nintzen, leku guztietan bi aizkorak marrazten nituen. Geroago etorri ziren Esan Ozenkiko beste kuttunak: Bap!!, Dut, Anestesia, Ama Say, Etsaiak…

2. Pantera – Domination

90. hamarkada irudikatzen dute, gehien gustatze zaidan musikaren urrezko aroa. Sepulturaren Rootsekin zalantzan egon naiz baina egia esan, bideo hau benetan bihotzean daukat. Bertan da Dime, gure martiria, erakustaldia egiten Moskun, Sovietar Batasunaren azken egunetan. Garai hartan jo zuten goia baita Machine Head, Marilyn Manson, Rage Against the Machine, NIN, White Zombie, Ministry, eta abarrek, Bufff.  

3. Dut – Sokaren itzala

Hasierako pua soinu horiek nahikoak ziren kriston subidoia sartzeko. Zenbat lepoko min izan ditugun abesti honen erruz, batzuetan Leizen, besteren batean Zestoako gaztetxean... Ezin dugu ahaztu, Dutek hirukote bezala eman zuten lehen kontzertu hori Usurbilgo Gaztetxean… flipatu egin genuen denarekin. Anestesia eklipsatu zuten… jajaja. 

4. Sigur Rós – (Ágætis byrjun)

Tarteka behar izaten da, une melankolikoak, tristeagoak edota goxoak laguntzeko musika. Heima DVDko abesti honek bizitzako momentu garratz guztiak bil ditzake batera, nahiz eta letraren piperrik ez ulertu. Heima-k “etxean” esan nahi du, herrimina izan dudanetan askotan entzun dut, bukaeran etxera itzuliko naizela jakinda.  

5. Isis – Threshold Of Transformation

Isis taldearen azken diskoko azken abestia da. Niretzako garai aldaketa bat islatzen du. Obsesionatuta nenbilen diskak eta diskak jaitsi internetetik, entzuteko denborarik gabe, dagoeneko ez nuen abesti berrietan lehen bezalako zirrararik sentitzen. Ia guztiz musika etzuteari utzi nion, gaurdaino. Diska hau da oilo ipurdia jartzen didan azkenetakoa. Isisen kontzertu batean erosi nuen Barakaldon, Llavoriren eskutan ikusi eta gero,  han zen Wendo ere.