Entrenamenduen harira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun Harrobia 2021ko ira. 16a, 20:10
Hasiera batean, infantil mailan izango direnekin bakarrik egingo da bilera (eguna zehazteko), gainontzeko mailetan e_mailez bidaliko da informazioa. Aurtengo denboraldian arraunean hasteko interesa erakutsi duten gaztetxoen gurasoei ondorengo gutuna bidali zaie.

Guraso agurgarriak,

Denboraldi berri baten aurrean gaude eta dagoeneko Zuzendaritzatik ari gara antolatzen. Aurtengoa, COVID-19ren ondoriozko murrizketarik gabekoa izango da, hala ere,  jende asko batera elkartzea saihestuko dugu hasiera batean.

Jakin entrenamenduak Urriaren lehen astean hasiko direla orokorrean. Denboraldiko xehetasun guztiak (entrenamendu egunak eta orduak, kuota e.a.) azalduz beste e_mail batean bidaliko zaizue iraileko azken astean.

Ordura arte jaso ezazue agur bero bat,

Zumaiako Telmo Deun Arraun Kirol Elkarteko Zuzendaritza taldea