Itxas Gain piraguan hasi nahi duten haurrekin bilduko da bihar

Maria Maya Manterola 2021ko ira. 16a, 10:44

Astearte, asteazken eta ostiraletan izango dituzte entrenamenduak piraguismoan trebatu nahi duten haurrek. Bihar izango da lehenbiziko saioa.

Itxas Gain Kluba piraguismoan aritu nahi duten 9 urtetik gorako haurrekin bilduko da bihar, ostirala. Izan ere, bihar emango diote hasiera 2021/2022 denboraldiari, eta, horretarako, parte hartu nahi dutenek 16:45ean elkartuko dira Itxas Gainek duen lokalean uretako arroparekin. 

Bihar joan ezin dutenei jakinarazi diete entrenamenduak astearte, asteazken eta ostiraletan izango direla, 16:45ean.