Jokin Redondok irabazi du aurtengo arraun porra

Baleike 2021ko ira. 16a, 08:30

Zumaiako traineruek arraun ligan zer emaitza lortuko zituzten asmatu zutenen artean zozkatu dugu sari eder hau.

Iaz egin bezala, arraun porra jarri du martxan BALEIKEk aurten ere. Zumaiako gizonezkoen traineruak KAE 1 liga eta emakumezkoenak ETE liga zer postuetan amaituko zuten asmatzen zutenen artean Muniosoro Erretegiak emandako bi lagunentzako jatordua, eta Koloore arropa erosteko txartela.

Liga amaituta, emakumeak bosgarren izan dira, eta zortzigarren gzonak. Jokin Redondok asmatu zuen emaitza, eta berarentzak izan dira bi opari hauek.