Taosa taldeak gurasoekin bilera egingo du bihar, ikasturteko asmoen berri emateko

Taosa Igeri Klubeko haurren taldea, iaz, 2020an.

2021/2022 ikasturteko zehaztasunak emango dizkiete gurasoei batzordeko kideek eta Jon Unanue entrenatzaileak. 

Taosa Igeri Klubak bilera egingo du bihar, ostegunarekin. Hasi berri den denboraldiaren inguruko zehaztasunak emango dizkiete ikastaroetako haurren gurasoei klubeko batzordeko kideek eta Jon Unanue entrenatzaileak. Bertaratutakoek beren zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.
 
Bilera Aitzuri pilotalekuko gela berrian izango da, 19:30ean.