Elektrizitatearen garestitzea salatu dute pentsiodunek eguerdian egindako elkarretaratzean

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 13a, 14:31

Udako oporren ondorengo bigarren elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Zumaiako pentsiodunek eta jubilatuek. 

Ohi bezala, Saregileen plazan kontzentratu dira. Pentsio, osasungintza eta zaintza duin publikoez gain, elektrizitatearen eta beste energia mota batzuen garestitzea ere salatu dute.