Astelehenetik aurrera neguko ordutegia izango du tren zerbitzuak

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 11a, 18:17

Irailaren 13an, astelehenean, Euskotreneko trenbide linea guztietan neguko ordutegia indarrean sartuko da. Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola-egunetara eta lana dela eta joan-etorrietara egokitzea dela iragarri du Euskotrenek. 

Bilborako norabidean, lehen trena goizeko 6:29an aterako da Zumaiatik, astegunetan; azkena 21:29an abiatuko da. Asteburuetan, 7:29an aterako da lehen trena, eta 21:29an azkenengoa. Ordubeteko maiztasuna izango dute tren hauek.

Hemen ikus daiteke Amara Donostia eta Matiko Bilbo lineako ordutegia.

Donostiarako norabidean, berriz, lehen trena Zumaiatik goizeko 6:00etan aterako da, eta azkena 22:30ean. Hori astegunei dagokionez. Asteburuetan, 8:00etan aterako da lehenengo trena, eta 22:30etan azkena. 30 minuturo izango dira trenak Zumaiatik Donostiara.

Donostiatik Zumaiara etortzeko, 5:50ean izango da lehen trena eta 21:50ean azkena. Hemen ere maiztasuna ordu erdikoa izango da. 

Hemen ikus daiteke Matiko Bilbo eta Amara Donostia lineako ordutegia.