Yoga, gimnasia eta dantza jardueretarako izen ematea zabalduko du Beheko Plazak

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 12a, 08:18

Bazkideei zuzendutako gimnasia, yoga eta dantza jarduerak antolatuko ditu aurten ere Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. 

Jarduera hauetan parte hartzeko aldez aurretik eman beharko dute izena interesdunek. Izen-emate epea datorren astelehenean, hilaren 13an zabalduko da. Horretarako, elkarteak Hogarrean duen bulegoan emango dira izenak, goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:00etara bitartean.