Martxan da esku pilota txapelketa herrikoia

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 11a, 08:56

Abian dira dagoeneko bi pilota txapelketa herrikoiak. Astelehenean ekin zioten pala txapelketari, eta atzo arratsaldean eskuzko modalitateari. 

Mugimendua izango da datozen asteotan Odieta frontoian. Izan ere, aste honetan hasi dira iraila eta azaro hasierara bitartean jokatuko diren bi pilota txapelketa herrikoiak. Astelehenean hasi zen pala txapelketa; atzo, berriz, eskuzko modalitako txapelketa hasi zen. 

Atzoko partidetan emaitza hauek izan ziren:

  • Aitzol Oliden-Peio Etxabe, 22 – Eneko Urbieta-Unai Beristain, 15
  • Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga, 21 – Ander Odriozola-Joseba Martija, 22
  • Roman Juaristi-Joseba Eizmendi, 13 – Imanol Oiarzabal-Kimetz Etxabe, 22

Zazpi bikotek eman dute izena azken txapelketa honetan, eta denak denen aurka arituko dira ligaxkan. Ostiraletan jokatuko dituzte eskuzko partidak Odietan, hiruna norgehiagokaz osatutako jardunaldietan. Dena ondo bidean, finalerdiak urriaren 29an jokatuko dira, eta azken partidak azaroaren 5ean.