Poltsikotik jendaurrera

Aitziber Arzallus 2021ko ira. 10a, 11:58
Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea

Esti Curielek eta Goiz Eder Iturainek elkarrekin sortu duten lehen antzezlana da ‘Bete ingoiau’, eta Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdian estreinatuko dute.

Herri bateko gasolindegi bat. Bi lagunek lan egiten dute han. Lankideak dira, lantokian ezagutu zuten elkar, eta denbora daramate elkarrekin lanean, baina batak bestearekin ez du zerikusirik. Geroz eta bezero gutxiago dituzte, eta negozioa oso gaizki doa, alboan gasolindegi moderno horietako bat zabaldu dutelako. Eguna joan eguna etorri, beti kontu bera. Baina, halako batean, monotonia hori hautsiko duen zerbait gertatuko da. Pakete bat iritsiko zaie, ez dute jakingo nork eta nondik bidali dien, baina bizitza hankaz gora jarriko die, eta beraien arteko harremanean ere eragina izango du horrek. Besterik ezin dezake kontatu Esti Curielek (Zumaia, 1986): “Hortik aurrerakoa jakin nahi duena, etor dadila emanaldi batera”. Bete ingoiau izena du antzezlanak, Curielek eta Goiz Eder Iturainek sortu dute, eta hilaren 25ean estreinatuko dute Donostiako 30. Poltsiko Antzerkiaren Jaialdian.

Curiel eta Iturain herrikideak dira, eta aspalditik ezagutzen dute elkar, baina sekula elkarrekin lanik egin gabeak ziren. “Herrian egiten diren gauzatxoetan askotan parte hartu izan dugu elkarrekin, baina profesionalki edo serioski sekula batera jardun gabeak ginen”, zehaztu du Curielek. Iazko udan, konfinamenduaren ondoren, Iturainek proposamena egin zion Curieli. “Donostiako Poltsiko Antzerki Sorkuntza lehiaketako deialdia martxan zela, eta elkarrekin zeozer aurkezteko prest nengoen galdetu zidan”. Orduan erein zuten argia ikustear den obraren hazia litzatekeena.

Gipuzkoako Hitzan jarraitu daiteke irakurtzen.