Bihar zabalduko dute Helduen Eskolako matrikulazio epea

Maria Maya Manterola 2021ko ira. 7a, 17:15

Bihartik, asteazkena, hilaren 16ra bitarte izango da izena emateko aukera. 

Bihar, hilak 8, zabalduko dute 2021/2022 ikasturterako matrikulazio epea Helduen Eskolan. Izena emateko, Txomin Agirre 3 helbidera jo beharko dute irailaren 16a baino lehen, goizeko ordutegian, 10:00etatik 13:00etara, hain zuzen ere. 
 
Honako ikastaroak eskainiko dituzte: 

  • DBH titulua
  • Irakur-idazketaren garapena
  • Oinarrizko informatika
  • Atzerritarrentzako Espainiera
  • Euskara
Argibideak jasotzeko edota zalantzak argitzeko, 943-143 127  / 943-130 013 telefono zenbakietara deitu edo 012760aa@hezkuntza.net helbidera idatzi daiteke.