Zumaiako pentsiodunek berriz ere ekin diete asteleheneroko elkarretaratzeei

Maria Maya Manterola 2021ko ira. 6a, 16:30

Saregileen plazan elkartu dira eguerdian, pentsioen erreformaren aurrean beraien aldarrikapenak plazaratzeko. 

Udako etenaldiaren ostean, mobilizazioei ekin die berriz ere Zumaiako pentsiodunen plataformak. "Pentsio publiko, osasun eta zaintza lan duinen defentsa" aldarrikatuko du beste behin ere Zumaiako pentsiodunen mugimenduak astelehenero. "Pentsioen erreformaren aurrean gaude, eta mobilizazioei bidea irekitzea beharrezkoa iruditzen zaigu", azaldu dute.