Altuna eta Aranguren sailkatu dira Master Caixabank txapelketako finalerdietara

Mireia Galarza Bastida 2021ko ira. 6a, 12:59

22-13 irabazi zuten amezketarrak eta aginagarrak Mikel Urrutikoetxea eta Julen Martijaren aurka. 

Play offetan Mikel Urrutikoetxea eta Julen Martija 22-13 garaitu ondoren, Jokin Altuna eta Aitor Aranguren sailkatu dira Master Caixabank txapelketako finalerdietara.

Zumaiako Aitzuri frontoian neurtu zituzten indarrak atzo arratsaldean, eta lan ona egin ostean, amezketarrak eta aginagarrak lortu zuten garaipena. Finalaurrekoak Vianan eta Hondarribian jokatuko dituzte, larunbat eta igande honetan, hurrenez hurren.