Janire eta Annette Gonzalez-Etxabarri, Espainiako txapeldun surfean

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 2a, 15:17

Espainiako Surf Txapelketa ari dira jokatzen egunotan Valdoviño herrian (Coruña, Galizia). Emakumezkoetan probetan ezin hobe aritu dira Annette eta Janire Gonzalez-Etxabarri zumaiarrak, eta txapelketa irabazi dute beraien kategoriatan. 

Valdoviñoko Praia da Frouxeira hondartzan ari dira jokatzen egunotan Espainiako Surf Txapelketa. Herenegun, emakumezkoen junior mailako txandak jokatu ziren, 12 eta 14 urtez azpikoen mailan. Azken kategoria honetan, 14 urtez azpikoetan, nagusi izan zen Annette Gonzalez-Etxabarri zumaiarra. Saioa Ortega, Laine Fernandez eta Martina Escobar izan zituen zumaiarrak aurkari, baita haiek baino hobeto moldatu olatuen gainean. 

Egun bat geroago, atzo, junior mailako hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen. 16 urtez azpikoen kategorían, Janire Gonzalez-Etxabarri gazteak erakutsi zuen bere maisutasuna olatuen gainean. Kategoria honetako irabazlea izan zen, finalean Enara Palaciosi, Ibone Gomezi eta Uxue Lopetegiri irabazi ondoren.