Zinea itxita egongo da irailean, mantentze lanak egiteko

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 2a, 12:09

Irailean zehar ez da zine emanaldirik ez kultur ekitaldirik egingo Aita Mari zinean. Kultur ekipamendu hau itxita egongo da hilabete honetan, mantentze lanak direla eta. 

Instalazio elektrikoa, suteen aurkako sistema, eta ebakuazioa hobetzeko lanak egingo dituzte irailean Aita Mari zinean, eta horregatik ez da ekitaldirik egingo. Udalak 48.400 euro erabiliko ditu mantentze lan hauek egiteko. Udalak azaldu duenez, lan horiekin "eraikinaren segurtasuna hobetu" nahi da.

Aurretik, duela hilabete batzuk, aretoko larrialdietako argiak aldatu zituen udal brigadak, "energia efizientzia hobetzeko". Aurrera begira, aretoa hobetzeko bestelako lanak ere egingo direla iragarri du udalak.