'Cuestion de sangre' filma emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2021ko abu. 27a, 09:01

Matt Damon aktore estatubatuarra buru duen Cuestion de sangre filma emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Ohiko ordutegian emango da: ostiraletik astelehenera, 19:30ean. 

Sinopsia: Bill Baker (Matt Damon) AEBetako petrolio-plataforma bateko langile zakarra da, eta Marseillara joan da alaba ikustera. Alaba kartzelan dago, egin ez duela dioen hilketa batengatik. Etxetik urrun, gauzak ez dira batere errazak izango alabaren errugabetasuna frogatzeko edozer egiteko prest dagoen aita batentzat.