Dardarafest 2021: Grises

Gaur hasiko da X. Dardarafest jaialdia Cobra eta Bamms taldeen kontzertuekin. Bihar pop, indie eta dance doinuek hartuko dute Sagarbideko patioa Grises eta Woodstrings taldeen saioekin. 

Aurtengo Dardarafest jaialdiko izen handietako bat da Zestoako Grises taldea. Pop, rock eta erritmo dantzagarriak uztartzen dituen boskotea, Talismán izeneko diskoarekin gerturatuko dira Zumaiara. Veneno izeneko abesti hau da disko horretako erakusle bat.

Dardarafest jaialdirako sarrerak hemen daude salgai. Kontzertuak, gaur zein bihar, 19:00etan hasiko dira Sagarbideko patioan.