Dardarafest 2021: Bamms

Baleike 2021ko abu. 19a, 18:52

Bihar hasiko da X. Dardarafest 2021 musika jaialdia, Zumaian. Cobra taldea eguneko izen handia, baina aurretik Bamms taldea igoko da Sagarbideko patioan jarritako agertokira, 19:00etatik aurrera.

Hernaniko taldea da Bamms eta rock, punk rock, pub rock, eta, zergatik ez, soul doinuak jotzen dituen taldea da. Aurten bertan atera duten Last Chance diskoa aurkezten izango dira Zumaian, eta New beginning hau da diskoan jasotzen duten abestietako bat.