"Eskaintza anitza izan du Dardarafestek urte hauetan eta izen garrantzitsuak pasa dira bertatik"

Julen Imaz | Maria Maya Manterola 2021ko abu. 19a, 11:00

X. Dardarafest musika jaialdia izango da asteburu honetan Zumaian, bi egunetan banatuta. Jaialdiaren ingururuan aritu dira hizketan Dardara Musika Kolektiboko kide Imanol Amilibia eta Aitor Ramos Baleikerekin.

Ostiralean eta larunbatean egingo da aurtengo Dardarafest musika jaialdia, Dardara Musika Kolektiboak antolatutako hamargarrena. Ostiraleko kartela rockeroagoa izango dela diote antolatzaileek: Cobra eta Bamms taldeak igoko dira Sagarbideko patioan jarritako eszenatokira; larunbatekoak, aldiz, indie edo pop ukitu gehiago izango ditu, Grises eta Woodstrings taldeei esker. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira bi egunetan, eta sarrerak salgai daude hemen

Jaialdiaren hamar urteko historiaz, eta aurtengo edizioaz hitz egin dute Dardara Musika Kolektiboko Imanol Amilibiak eta Aitor Ramosek.