Faboritoek ez dute hutsik egin Gernikan

Baleike 2021ko abu. 15a, 12:55
Argazkia: Jai Alai News

Gernikako Grand Slameko finalerdiak jokatu ziren atzo gauean, eta faboritoek ez zuten hutsik egin. Barandika-Lopez eta Erkiaga-Lekerika bikoteek jokatuko dute bihar txapelketako finala. 

Hormaetxeak eta Zabalak, eta Barandikak eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako bikoteak neurtu ziren atzo Gernikako Grand Slameko lehen partidan. Gorriz aritu ziren Hormaetxeak eta Zabalak ez zuten hasierarik onena izan, eta urdinek ihes egin zuten lehen setean: 1-6 eta 2-9. Bazirudieen Barandikak eta Lopezek erraz irabaziko zutela lehen set hori, baina gorriak berpiztu ziren, eta tantoak gehitzen joan ziren markagailuan, 13nako berdinketara heldu arte. 14na ere berdindu zuten, Gernikako Jai Alai frontoira hurreratu ziren zaletuen zoramenerako. Lopezen errebes batek igo zuen 14-15eko emaitza markagailura.

Bigarren setean beraien nagusitasuna erakutsi zuten Barandikak eta Lopezek; 9-15 emaitzarekin irabazi zuten seta eta finalerako txartela. 

Bigarren partida berdinduagoa izan zen. Erkiaga eta Lekerika, Olharan eta Aldazabalen aurka neurtu ziren txapelketako bigarren finalerdian. Hiru setetan erabaki zen partida lehenen alde: 7-15, 15-8, 5-4.

Bihar eguerdian jokatuko da Gernikako Grand Slameko finala, Jai Alai frontoian: Erkiaga eta Lekerika, Barandika eta Imanol Lopezen aurka neurtuko dira txapelaren bila.