Iñigo Peña Olinpiar Jokoetan

Harrera egingo diote bihar Iñigo Peñari

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 8a, 10:10
Iñigo Peña Tokion. Argazkia: Jakes Goikoetxea

Tokioko Olinpiar Jokoetan diploma olinpikoa irabazi duen Iñigo Peña piraguistari harrera egingo diote bihar arratsaldean bere jaioterrian, Zumaian. 

Bihar arratsaldean helduko da Peña Zumaiara Madrilen egun batzuk pasa ondoren, eta, nola ez, harrera egingo diote Itxas-Gain klubeko lagunek. Ez da ohiko ekitaldia izango, ez da fielatotik Kofradiara joango Erribera kalean barrena. Iñigo agurtu nahi duten herritarrei 19:00etan moilan egotea eskatzen zaie. Amaiako plazari buelta bat eman, eta Kofradiara gerturatuko dira. Han egingo zaio Peñari harrera ekitaldia.