Bosgarren izan da Zumaia Ondarroan jokatutako estropadan

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 7a, 14:48

ETE ligako 11. estropada jokatu da gaur eguerdian Ondarroan. Bertan izan da Zumaiako emakumezkoen trainerua, eta bosgarren egin du gaurko estropadan.

XXXVII. Ondarroako Bandera –100 urte Aurrera Sari Nagusia jokatu da gaur Bizkaiko herrian. 11 ontzi lehiatu dira guztira, eta ohorezko txandan aritu da Telmo Deun, Hibaika, Deusto eta Tolosaldearekin batera.

Estropadako ziabogara heltzerako atzean zen Zumaiako ontzia; bosgarren denbora egin du. Aurreko txandan aritu den Ondarroak Zumaiak baino denbora hobeagoa egin du. 

Itzulerako luzean aldea handitzen joan da, eta ziabogako postu berean amaitu du Telmo Deunek estropada, bosgarren postuan. Estropada Tolosaldeak irabazi du, 11:15,27 denborarekin; bigarren Deusto izan da (11:18,43); hirugarren Hibaika (11:27,61); laugarren etxeko ontzia, Ondarroa (11:43,39), eta bosgarren Zumaia (11:51,65).

Gaurko estropadaren ondoren, Zumaiak laugarren postuan jarraitzen du, 7,40 punturekin. Sailkapeneko buruan da Tolosaldea, 10,70 punturekin. 

Abuztuaren 14an izango dute hurrengo estropada, Zarautzen, Zarauzko Arraun Elkartearen Emakumeen I. Ikurrina, hain zuzen.