Dinastia Etxabe 2021

Aldaketa Dinastia Etxabeko hirugarren jardunaldian

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 2a, 08:46

Dinastia Etxabe txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur Aitzuri frontoian, 21:00etik aurrera. 

Txapelketako final laurdenak hasiko dira gaur, eta jardunaldi honetan hasiko dira lehian gazte-jubenil mailako pilotariak ere; aurreko bi jardunaldietan 23 urtez azpikoen kanporaketak jokatu dira Zumaiako pilotalekuan.

Aldaketa bat ere izango da jokatuko duten pilotarien artean. Hala, Iker Egiguren azpeitiarra eskuetako arazoakin dela eta, Aranbarri azkoitiarrak ordezkatuko du gazte-jubenil mailako norgehiagokan. 

Beste aldaketa bat ere izango da datorren ostegunean, abuztuaren 5ean: Bernaola pilotari bizkaitarrak ordezkatuko du gazte-jubenil kategorian Azpiroz nafarra, azken honek hatz batean bihurritua dela eta.