Laugarren egin du Zumaiak ETE ligan gaur, astebetez lehiatu gabe egon ondoren

Onintza Lete Arrieta 2021ko abu. 1a, 13:59

Bost jardunaldi falta dira liga amaitzeko, eta sailkapen orokorrean laugarren jarraitzen dute.

III. Errenteria Hiria jokatu dute gaur ETE ligako traineruek 11:15ean hasita Oreretan. Erlojuaren aurka aritu dira, bi txandatan, eta bigarrenean jokatu du Zumaiak, Deusto, Hibaika eta Tolosaldearekin batera. Aurreko astean jokatu gabe gelditu zen Delteco Zumaia, COVID-19a dela eta.

Gaurko estropadan Hibaika nagusitu zaio Tolosaldeari, 10:56,96 denbora eginda, eta bigarren egin du sailkapen orokorreko liderrak, 11:02,07 denborarekin.

Zumaiarentzat izan da laugarren postua 11:12,28 denborarekin, Deustorengandik ia zazpi segundora helmugaratuta. Sailkapen orokorrean ere laugarren da Telmo Deun, baina gertu du San Juan, bosgarren postuan.

Larunbatean dute hurrengo hitzordua, 12:00etan, Ondarroan. Guztira bost jardunaldi dituzte jokoan liga amaitu aurretik. Ikusi hemen egutegi osoa.

Gaurko sailkapena

1. Hibaika 10:56,96
2. Tolosaldea 11:02,07
3. Deusto 11:05,92
4. Zumaia 11:12,28
5. San Juan 11:17,25
6. Ondarroa 11:19,59
7. Zarautz-Gesalaga-Okelan 11:30,53
8. Lapurdi 11:36,39
9. Isuntza 11:37,69

Sailkapen orokorra