Zozkatu ditugu Ezpalaken kontzerturako sarrerak

Baleike 2021ko uzt. 30a, 18:23

Ezpalak rock laukoteak kontzertua emango du hurrengo igandean, abuztuaren 8an, Sagarbideko patioan, 20:00etan hasita. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Saridunak Imanol Manterola eta Amaia Uranga Ostolaza izan dira. Zorionak. Sarrerak patioko atean jaso ahal izango dituzte egunean bertan.

Kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan, 5 euroan.