Dinastia Etxabe 2021

Aldaketak Dinastia Etxabeko ostiraleko jardunaldian

Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 29a, 09:15

Dinastia Etxabe pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da bihar Aitzuri frontoian. Aldaketak izango dira jokatuko duten pilotarien artean osasun egoerak eraginda.

23 urtez azpikoen final zortzirenetako bigarren jardunaldia jokatuko da bihar Zumaiako frontoian, 21:00etatik aurrera. Hasiera batean iragarrita zegoen Ibarloza pilotari markinarrak ezingo du partida jokatu, pasa den larunbatetik konfinatuta dagoelako. Haren lekua Tolosa-Aurrera Pilota Elkarteko Ugartemendiak beteko du.

Hala, bihar bi partida hauek jokatuko dira:

  • Anso-Javier Altuzarra / Oskoz-Morgaetxebarria
  • Murua-Cuairan / Igoa-Ugartemendia

Datorren astean hasiko dira gazte-jubenil mailako pilotariak txapelketa jokatzen, eta hemen ere badago aldaketa, antolatzaileek azaldu dutenez. Elosegi atzelari azpeitiarrak ezin  izango du parte hartu eskuetako arazoak direla medio. Laudioko Herriaren Pilotazale Elkarteko Eskuzak jokatuko du datorren ostegunean, abuztuaren 5ean, haren ordez.