12:40 inguruan pasako da txirrindularitza proba hau Zumaiatik, saihesbidetik. Getariatik etorriko da Zumaiara eta Txikierditik utziko du herria. Kirol proba hau dela eta, N-634 errepidea itxita egongo da ordubetez: 11:50etik 12:50ra ezingo da sartu-irtenik egin Zumaian, gutxi gorabehera.