Zumaiako Musika Jaialdia 2021

Ilara luzea Musika Jaialdirako gonbidapenak eskuratzeko

Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 27a, 11:09

Gaur ari dira banatzen Zumaiako 37. Musika Jaialdirako gonbidapenak. 10:00etatik hasi dira txartelak ematen, eta ordu eta erdi lehenagotik zain ziren herritar batzuk.

Uztailaren 21tik abuztuaren 12ra bitartean egingo da aurtengo Musika Jaialdia, eta aurreko edizioen antzera musika klasikoa, dantza edota jazza uztartzen dituen egitaraua prestatu dute. 

Goizeko 10:00etan hasi dira gonbidapenak banatzen, pertsonako bi gehienez ekitaldi bakoitzeko. Agortzen ez diren ekitaldietarako txartelak bihartik aurrera eskuragarri izango dira turismo bulegoan.