'Edda Brint' ontzia uretaratuko du gaur Balenciagak

Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 27a, 09:25

Astilleros Balenciaga enpresak beste ontzi bat uretaratuko du gaur. Edda Brint du izena eta Norvegiako armadore batentzako egin du Zumaiako ontziolak. 

Itsasgorarekin batera uretaratuko dute ontzia, 19:00ak aldera. Hori dela eta, 18:00etatik 20:00etara bitartean ezingo da beste jarduerarik egin ontziolaren inguruko ibai zatian. Horrez gain, lehorrean, Gernika parkean, segurtasun hesia jarriko da ontziaren maniobra eremuan inor ez sartzeko.