Gadis Pro Junior txapelketa irabazi du Janire Gonzalezek

Mireia Galarza Bastida 2021ko uzt. 25a, 17:30
(WSL)

Atzetik sailkatu dira Francisca Veselko portugaldarra, Lucia Machado kanariarra eta Hina Maria Conradi frantsesa.

Euskaldunak garaile izan dira gaurkoan Ferroleko Gadis Pro Junior txapelketan. Hain zuzen, Janire Gonzalez zumaiarrak lortu du garaipena nesken proban, Francisca Veselko portugaldarraren, Lucia Machado kanariarraren eta Hina Maria Conradi frantsesaren aurretik eginda.

Mutiletan, berriz, Adur Amatriain zarauztarrak lortu du lehen postua, 15,17 puntu lortuta. Bolada ona darama Amatriainek azken aldian, orain dela gutxi irabazi baititu Abanca Pantin Classic Galicia Pro eta Europako Junior Zirkuituko lehen txapelketa. Bere atzetik sailkatu dira Joaquin Chaves portugaldarra, eta Sam Piter eta Kytann Foret frantsesak.