Jaso dituzte sariak XXXIII. argazki lehiaketako irabazleek

Mireia Galarza Bastida 2021ko uzt. 25a, 13:20

Sariak banatuta, abuztuaren 8ra bitartean irekita egongo da Oxford aretoan lehiaketara aurkeztutako lan onenekin osatutako erakusketa.

Ostiralean egin zuten Joxe Joan Azkueren oroimenez antolatzen den lehiaketako sari banaketa, eta dagoeneko jaso dituzte irabazleek beraien sariak.

Hain zuzen, Jose Mari Razkin argazkilari donostiarrak irabazi zuen lehiaketa ''Argi jokoak' lanarekin, eta bigarren izan zen Manu Barreiro beasaindarra, Faded argazkiarekin; hirugarren saria Marcel Van Balken herbeheretarrak jaso zuen, Gateway izenburua duen argazkiagatik. Zumaiar onenaren saria, berriz, Soraya Lopezentzako izan zen, eta Viaje a la luna argazkiagatik lortu du saria. Guztira, 582 argazki aurkeztu zituzten lehiaketara, eta epaimahaiak aukeratu zituen onenak.

Sariak banatuta, abuztuaren 8ra bitartean irekita egongo da Oxford aretoan lehiaketara aurkeztutako lan onenekin osatutako erakusketa. Distiraren webgunean ere ikus daitezke lan horiek.