Aimar Madina oñatiarra garaile, Zumaiako XLIII. uda txirrindularitza sarian

Mireia Galarza Bastida 2021ko uzt. 24a, 17:04

Bigarren sailkatu da Hugo Aznar nafarra eta hirugarren Unai Zubeldia ibartarra. Guztira 163 txirrindularik parte hartu dute proban. 

Gaur jokatu da Zumaian Joxe Mari Kortaren oroimenezko Zumaiako XLIII. Uda txirrindularitza Saria, eta Aimar Madina oñatiarrak irabazi du proba, 2 ordu, 45 minutu eta 43 segundutan helmugara sailkatu ondoren. Bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren, Hugo Aznar nafarra (02:45:56) eta Unai Zubeldia ibartarra (02:46:46). 

Guztira 163 txirrindularik parte hartu dute proban, eta 10:00etan abiatu dira Zumaiatik, ondoren ibilbideko 110 kilometroak egiteko.