2021/08/12 20:00etan

Dantza

Dantza garaikidea: Out eta Idi Begi

Dantza garaikidea: Out eta Idi Begi
Odieta, Zumaia

OUT | Xabier Zeberio eta Amaia Elizaran

Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea.

Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du, eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. OUT.

IDI BEGI | Larrua Proiektua

Koreografia: Jordi Vilaseca

Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga, Miguel Ballabriga, Aritz López

Musika: Bach, Machinefabriek

Euskal herriko idi probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura irudikatzen du dantza ikuskizunak. Haren finkotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza, animaliaren ikuspuntutik.

Abuztuak 12, osteguna, 20:00etan Odietan. Gonbidapenak uztailaren 27an (10:00-13:00 Oxforden).